Hainbat unibertsitate

Deustuko Unibertsitateak atzo egin zuen aurtengo ikasturtearen aurkezpena.
Modragon Unibertsitatea buru-belarri dabil hedabideetan bere ikasketen berri ematen.  Begi bistakoa da kanpusen arteko konpetentzia latza. Euskal Herriko Unibertsitatean ere laster hasiko dira ikasleak gora eta behera, liburuak besopean.

Pentsa tzen dut EHUko gidariek buruan izango dutela ikasleak bereganatzeko egin behar diren ahalegin sendoak. Euskal Herrian unibertsitate bakarra eta handia behar omen  dugu baina  Arrasaten edo Deuston indarberritzen ari diren bitartean, EHUkoarekin duda egiten dut. Matrikulazioen kopuruak ikusi nahi ditut. Eta ez hori bakarrik.

Gizartean zer nolako prestigio eta mirespena duen ere ezagutu nahi dut. Ez da kritika. Beharrezkoa ikusten dut Unibertsitate publiko hutsa baina lokartu gabe. Diru falta bada, bai, baina ez dadila hori denetarako aitzakia gertatu. Sosarik gabe, burua arindu behar.

Mostrar comentarios

Códigos Descuento