Artisautza Azokaren 30. edizioak 40 stand bilduko ditu Bilbon urtarrilaren 6ra bitartean

Artisautza Azokaren 30. edizioak ateak zabaldu ditu asteazken honetan Bilbon. Topaketak tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditu, artisautzaren azken joerak eta berritasunak erakutsiz, eta Arriaga Antzokiaren ondoan urtarrilaren 6ra arte zabalik egongo den azokak 40 stand bilduko ditu. Artisauek eskulana egingo dute bertan, ekoiztutakoa erakutsi eta saltzeko.

Artisautza Azokaren 30. edizioak ateak zabaldu ditu asteazken honetan Bilbon. Topaketak tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditu, artisautzaren azken joerak eta berritasunak erakutsiz, eta Arriaga Antzokiaren ondoan urtarrilaren 6ra arte zabalik egongo den azokak 40 stand bilduko ditu. Artisauek eskulana egingo dute bertan, ekoiztutakoa erakutsi eta saltzeko.

Bizkaiko Artisau Sortzaileen Elkarteak bultzatu du ekimena, Bizkaiko Foru Aldundiaren, BBKren eta 'El Correo' egunkariaren babesarekin. Iaz lortutako 80.000 bisitarien kopurua gainditzea espero dute aurten antolatzaileek.

Tailer artisauen "azoka esklusibo eta desberdin honek" tokiko ekonomiari egiten dion ekarpena azpimarratu du Olabarrietak, "azokak Bilbo jarri duelako ospe handiko kalitatezko artisautza bikainaren erreferente gisa", antolatzaileek nabarmendu dutenez.

Azokaren eskaintzak azken joera eta berritasunak ohikoekin uztartuko ditu. Denetarik aurki daiteke: altzariak, apaingarriak, edozein adinerako jostailuak, jantziak, oinetakoak, bitxiak eta abar. Artisauen eran egindako pieza bakarrak dira, kalitate handiko lehengaiak erabilita eta sormen handiko artisau lanarekin ekoiztuta era esklusiboan.

Baldintzok bete behar izan dituzte azokan parte hartu nahi duten tailerrek, aukeraketa zehatza gainditu ondoren. Besteak beste, lanen esklusibitatea, goi-mailako kalitatea, lanbidea, jatorrizko originaltasuna, berrikuntza, lanketa teknikak, stand-aren aurkezpena eta salmenta prezioen egokitasuna frogatu behar izan dute. Baldintzok betetzeko Egiaztapen Batzordeak jardungo du azoka egunetan.

Tokiko artisautza

Tokiko artisautza berreskuratzeko ahalegina egiten du Bilboko azokak, landutako produktu ekologikoak bultzatuz. Sortzen elkartearen helburuetako bat da naturarekiko begirunea, artisautzaren lanbidea jasangarria izan dadin, baliabide naturalak aprobetxatuz eta ingurumenaren gaineko eragina txikiagotuz.

Aurreko edizioetan bezala, azokak beste 20 bat ekimen antolatuko ditu, besteak beste, lehiaketak, tailerrak, musika zuzenean eta artisautza jardunaldiak gaikako eztabaidekin. Bezeroen fideltasuna ere sarituko da, erosketarako bonu-txartelen zozketarekin.

Aurtengo azokaren irudia aukeratzeko lehiaketa antolatu dute bere bultzatzaileek. 24 irudigile aurkeztu dira kartel lehiaketara eta Talavera de la Reina herriko Lukas Fernandezek aurkeztutako lana izan da irabazlea. (www.europapress.es/euskera)

Mostrar comentarios

Códigos Descuento