Akme 2012 jardunaldiek diru gutxirekin aritzen diren artistak izango dituzte protagonista

Akme 2012 jardunaldiak egingo dira Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultateko Areto Nagusian, Leioako campusean, gaurtik ostegunera bitartean. Topaketaren laugarren edizioaren goiburua "Low Cost, Emaitza Bikainak" da, eta diru gutxirekin lan egiten duten artistengana hurbiltzea da bere xedea.

Akme 2012 jardunaldiak egingo dira Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultateko Areto Nagusian, Leioako campusean, gaurtik ostegunera bitartean. Topaketaren laugarren edizioaren goiburua "Low Cost, Emaitza Bikainak" da, eta diru gutxirekin lan egiten duten artistengana hurbiltzea da bere xedea.

Era berean, ikasleei arte garaikidearen ikuspuntu hurbila emateko konpromisoarekin bat egingo dute jardunaldiek, eta unibertsitatera hurbilduko dituzte beren berezitasunengatik bertako ikasketa programetan sartzen oso zaila diren praktika artistikoak, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.

Aurreko edizioetan bezala, ikasleek jardunaldietan parte hartzea da topaketaren beste helburu nagusietako bat. Hori dela eta, ekitaldia antolatzearen prozesu osoa ikasleek, ikasle ohiek eta irakasleek osaturiko talde baten eskuan egon da. Talde honek eratu du Akme 2012 eta hitzaldiak, tailerrak eta aurkezpenak proposatu ditu.

Horrela, gaurtik ostegunera arte, hitzaldiak eta zuzeneko jarduerak izango dira. Parte-hartzaileen artean dauden Isidoro Valcarcel, 2007ko Arte Plastikoen Espainiako Sari Naziola eskuratu zuena; Ivan Argote artista kolonbiarra; Nuria Güel artista katalana; Igor Rezola graffitigilea; Maria Cañas Animalario TVko zuzendaria; edota Dalila Gonçalves protugaldarra eta DJ Crazy Palmera.

Akme jardunaldiak bi urtean behin antolatzen dira. Lehenengo edizioan objektuak produzitzen ez dituzten artistek parte hartu zuten, beren lan prozedurak eta baliabideak hitzaldi eta tailerretan landuz. 2006ko jardunaldietan lan metodologia bera jarraitu zuten baina garai horretan sortzeko eta zabaltzeko bitarteko ezohikoak ardatz nagusitzat hartu zuten. Era berean, 2008ko abenduan "Zabor-Kultura" deritzona abiapuntutzat hartu zuten jardunaldiek. Azkenik 2010ean, esparru publikoaren kudeaketa eta esku-hartzeen inguruan aritu ziren.

Mostrar comentarios

Códigos Descuento