Bizardunak taldeak San Tomas gaua girotuko du Bilboko Kafe Antzokian

Bizardunak talde nafarra "Ur ederra kirats infinituan" bere disko berria aurkezten izango da datorren ostiralean, abenduaren 21ean, Bilboko Kafe Antzokian, San Tomas gauari folk eta rock ukitua emanez, areto bilbotarrak jakinarazi duenez.
Bizardunak taldea
Bizardunak taldea
KAFE ANTZOKIA
Bizardunak taldea

Bizardunak talde nafarra "Ur ederra kirats infinituan" bere disko berria aurkezten izango da datorren ostiralean, abenduaren 21ean, Bilboko Kafe Antzokian, San Tomas gauari folk eta rock ukitua emanez, areto bilbotarrak jakinarazi duenez.

Joan den azaroan argitaratu zuen taldeak bere hirugarren diskoa den "Ur ederra kirats infinituan". Bere estiloari leial jarraitzen dio talde nafarrak, "gordin eta polemikoa", folk doinuak nagusituz, baina aurreko bi diskoetan baino rock ukitu handiagoarekin. Izan ere, diskoaren aurkezpenean taldekideek esan zuten moduan, 1960ko eta 1970ko folk rock ingelesak eragin du gehienbat diskoa.

Diskoa uztailean grabatu zuten, Andoaingo Garate estudioetan, Kaki Arkarazoren laguntza teknikoarekin. Ondoren, Los Angelesen masterizatu zuten eta Luther Russel izan da ekoizlea. Gainera, Joseba Irazokik banjoa jo du "Ur ederra" abesti instrumentalean, eta bi bertsio ere sartu dituzte: Peggy Seeger-en bat eta otradizio zeltako "Necrobestialismo".

Horrela ba, datorren ostiralean, 22:00etatik aurrera, San Tomas gau berezia izango da Bilboko Kafe Antzokian, Bizardunak taldearen kontzertuarekin. Sarrerak salgai daude 6 euroko prezioan aurretiaz erosita, eta 8 eurotan kontzertuaren egunean bertan erosita.

Mostrar comentarios

Códigos Descuento