Berez, egun, badirudi meritua dela gazte izate hutsa. Donostian aurreko astean eta atzo Bilboko bi dendetan halako iragarkia ikusi dut: «laguntzaile behar da, 18-23 urte bitartekoa».

Ez da lehenengo aldia horrelakoa ikusten dudala. Prentsatzen jarrita, esango nuke Konstituzioaren kontrakoa dela iragarkia, adina dela eta diskriminatu egiten baitira 23 urtetik gorako zaharkituak.

Beltzak, homosexualak, emakumezkoak balira marjinatuak, konturako ginateke ez dagoela eskubiderik horretarako. Baina gazteak eskatzen dituztenean, orduan dena ongi, ez baita gaztetasuna bezalako udaberririk. Agian, dendariak ez dira Konstituzioaren aldekoak eta egoera politiko berriaren esperantzan bizi dira.

Esperantza gutxi, ordea, langileentzat horiek izan behar badute nazio berriaren gidariak. Aurten 16.408 lege-hauste izan dira Bizkaian. Seguru kartel horren egileak ez direla estatistika barnean. Sekula.