Eskertzekoa da Getxoko Udalak kultur ekitaldien alde egiten duen lan eskerga. Urtean zehar hainbat jaialdi erraldoi antolatzen ditu, esaterako, azken egunotan entzun eta ikusi ahal izan dugun Folkarena. Kontzertuak, guzti guztiak dohain izan dira, nahiz eta izar distiratsu etorri diren.
Senegaleko edota Filipinetako janariak ordaindu egin behar ziren noski. Baina gauzak dohain izateak badakartza trabak. Ostiralean, The Chieftains irlandar musika taldearen kontzertua hasi baino ordubete lehenago aulku guztiak bete-beteta ziren. Ohi denez, jende edadetu ugari tartean.
Debora behar izaten da ordubete lehenago, eseri eta ekitaldiaren zain egoteko. Edadetuen artean ere izango da irlandar musikaren zale amorratuak, jakina. Zaharra izan zein gaztetxoa, kontua da dohain izateak batzuetan gehiegi animatu (aztoratu) egiten gaituela eta besterik gabe hara goaz edozein kontzertu, antzerki edote pelikula ikustera.
Alderantziz ere gertatzen da: oso garestia delako kalitatezko ikuskizuntzat jotzea, besterik gabe. Hau da, artea prezioaren arabera.


aprende a escribir, chavalote
No he entendido absolutamente ni una palabra ¿Será porque esta en vasco ?
Clica sobre mi nombre
sugerencia: prohibir que se escriba en otra lengua que no sea el castellano o es que esto solo lo leen los vascos???!!!!
fuera pais vasco etarras y demas gentuzaaa
Hemos bloqueado los comentarios y las correcciones de este contenido. Sólo se mostrarán los mensajes moderados hasta ahora, pero no se podrán redactar nuevos comentarios.
Consulta los casos en los que 20minutos.es restringirá la posibilidad de dejar comentarios